XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Artxiduke baten aberria LUDWIG SALVATOR /- Artxidukea bere lagun batzuekin.

Ikusten denez, ez zen gizon lerden eta galanta.

Hamabi urte zituela, Florentziatik herbesterakoan hala iradundu omen zuen herritar batek: Bai itsusia Printzea! (J. J. Tous, garaiko klixea).

Italia-n jaio, Austria-tik jatorria, Bohemia-ra hiltzera.

Horra Ludwig Salvator-en halabeharra.

Bizitza, ordea, inongoa izatekotan, mailorkarra.

Lurrak baino gizonak maiteago zituen Artxidukeak.

Andrassy-ren hura hartu zuen liburu baten lematzat: ezagutzen ditut gizonak, eta berebat maitatzen.

Lurralde ezezagunek liluraturik zekarten gure gizona, eta zenbat herri Mediterraneo-ko xokoetan! Ta Mallorca-ren barea?.

Mallorca-n Jaime II-k ekarri zuen Ludwig Salvator Mallorca-ra.

Urte batzuek lehenago, apainki aurkeztu zigun George Sand-ek ugarte maitagarria: ba du Suiza-ren berdea, Calabriako zerupean, Sortaldeko jai eta isiltasunarekin bat.

l860-ko hamarrekoan Mallorca ez zen gaurkoa.

Printzea (luze eta ilegorria, begi urdinak, gorputzez gizandi bat eta espirituz urduria) lehenengotik Manuel de los Herrerosekin topa zen.

Jaun hau Baleareetako Bigarren Irakas-Institutoaren zuzendaria zen.

Ca`s Francés-ean hartu zuen ostatu, eta Herreros jaunak lagundu zion Palma ikustatzen.

Egunotan aldetik aldera ibilkatu zuen ugartea.

Mendi zelaiek eta bazterretako ostatu apalek ikusi zuten Artxiduke ibiltaria.

Valldemosa, Deyá, Miramar, Soller... beti eta nonahi paperak marraztu eta argibideak jasotzen.

Orduan ezagutu zituen denboraren arian bereak izango ziren hainbat lur.

Son Marroig izan zen gehien bihotz-ukitu ninduen ikuspegia, esango digu berak.

Joan-etorri hartan klarisen komentu ondoko jauregi bat erosi zuen, Formiguera-tar kondeen sortetxea.

Garai hartako Palma-n, arratsaldeak bai bare ta geldiak!.